Bertso pilota jaialdia egingo dute Antiguako frontoian
Antiguako Izurun pilota eskolako erakustaldi bat.Izurun Ostiralean, hilaren 28an, bertsolaritza eta pilota uztartuko dituzte Antiguako frontoian. Bertso pilota jaialdia antolatu dute Izurun pilota eskolak eta Legazpi euskaltegiak.
Lehenik eta behin, eskolako haurrak ariko dira pilotan, 19:00etatik aurrera. Ondoren, nagusien txanda izango da. 19:30ean binakako pilota partida jokatuko dute Iker Urmeneta eta Xabi Ortiz de Urbinak, Mikel Goñiren eta Mikel Arangurenen kontra. Bertsotan, berriz, Asier Azpiroz eta Peru Aiartza ariko dira, eta baita botilero lanetan ere. Atsedenetan, aholkuak emango dizkiete bertsotan pilotariek.
Sarrera doakoa da pilotalekuko edukiera bete arte. Bukaeran, zozketa bat egingo dute



