'Maspalomas' filmak Feroz sarietarako zazpi izendapen jaso ditu
'Maspalomas' filmeko pasarte bat.Moriarti Ezagutarazi dituzte aurtengo Feroz sarietarako hautagaiak eta Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filmak zazpi irabazteko aukera izango du: film dramatikoa, zuzendaria, gidoia, gizonezko aktore nagusia, taldeko gizonezko aktorea, musika eta trailerra.
Film onenaren aintzatespena lortzeko lehian Urrezko Maskorra eskuratu zuen Los domingos —bederatzi izendapen ditu Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak— Sirat, Romería eta Sorda ere badaude. Hain zuzen, lan horien egileen artean erabakiko dute ere zuzendari onena nor den. Jose Mari Goenagak, gainera, gidoi onenari saria lortzeko aukera du.
Gizonezko aktore nagusian Jose Ramon Soroizek izango du aitortza jasotzeko aukera, Mario Casas, Alvaro Cervantes, Sergi Lopez eta Alberto San Juanek moduan. Kandido Urangak, aldiz, taldeko gizonezko aktore onenari garaikurra eskuratzeko hautagaien artean dago. Baita Nagore Aranburu ere taldeko emakumezko aktoreen atalean, Los domingos filman egindako lanarengatik, eta Sorda filmaren parte den Elena Iruretarekin batera.
Azkenik, Arazazu Calleja bilbotarrak sortutako musika eta filmaren trailerra ere zerrendaren parte dira.
Urtarrilaren 24an Pontevedrako Pazo da Culturan jakingo da aintzatespenetako zenbat eskuratuko dituen ekoizpenak.


