Betekadari jarraipena emateko aukera du Txuri Urdinek
Donostiako izotz hockey taldeko neskek beste jardunaldi bikoitz bat izango dute asteburuan, Anoetako izotz jauregian.
Txuri Urdineko neskak, Gasteizen.Txuri Urdin Txuri Urdineko neskak ari dira mutilekin parekatzen. Horren eredu, pasa den asteburuan lorturiko garaipen bikoitza. Izan ere, Gasteizko Tartalo menderatu zuten beraien izotz pistan, bi partidetan, eta bietan emaitza berarekin. Bihar eta etzi, Valdemoro talde madrildarra hartuko dute Anoetako izotz jauregian. Sailkapen nagusiko azken aurreko postuan daude puntu gutxi batuta. Beraz, donostiarrek aukera ona dute garaipen boladari jarraipena emateko. Mutilek, berriz, ezin izan zuten jokatu pasa den asteburuan, Anoetako izotz jauregiko argindarra joan zelako. Bihar, ordea, Majadahonda indartsuen aurka ariko dira haien pistan.
Futbolean, Realeko mutilek baino ez dute jokatuko. Osasunaren aurkako euskal derbia ondo irabazita, erronka esanguratsu bat izango dute, igandean (12:00). Vila-real hartuko dute Anoetan, Real Madrilekin eta Bartzelonarekin batera sailkapeneko lehen postuetan dagoen taldea. Neurketari Mikel Oiartzabal kapitainaren hutsunearekin egin beharko diote aurre. Min hartu du Eibarko erasoko jokalariak, eta badirudi luzerako izango dela.
Saskibaloian, Ibaeta Basket etxera bueltatuko da garaipen zakua are gehiago handitzeko asmoarekin. Joventuten aurka ariko dira bihar, Gaska kiroldegian (18:00). Sailkapeneko lehen postuetan egonkortzen ari dira, eta beste partida bat irabazteak berretsiko luke donostiarren denboraldiak itxura paregabea duela.
PARTIDAK
Izotz hockeya
Emakumezkoen lehen maila, 9. eta 10. jardunaldiak
- Txuri Urdin – Valdemoro (bihar, larunbata, 14:30)
- Txuri Urdin – Valdemoro (etzi, igandea, 14:30)
Gizonezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
- Majadahonda – Txuri Urdin (bihar, larunbata, 22:00)
Futbola
Gizonezkoen liga, 14. jardunaldia
- Reala – Vila-real (etzi, igandea, 14:00)
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Joventut (bihar, larunbata, 18:00)


