Mikel Laboa omenduko du Momentuz irakurle taldeak
Mikel Laboaren heriotzaren 17. urteurrenean, Momentuz irakurle taldeak haren omenezko ekitaldi bat antolatu du. Abenduaren 4an izango da Antiguako Txantxarreka gaztetxean. Laboaren ibilbidea aztertzearekin batera, poesia errezitaldi musikatua egingo dute bi talderekin batera: Herenegun eta Indabe.
Abenduaren 11n, berriz, irakurketa saio bat egingo dute omenaldia borobiltzeko. Harkaitz Cano idazleak Ni ez naiz Mikel Laboa komikia landuko dute berarekin.


