Agur Giroki tabernari ere
12 urteren ondoren, Giroki taberna utziko dute.Giroki Taberna Tamalez, ohitura bihurtzen ari den moduan, hiriko komertzio maitatu batek agur mezua zabaldu du haien sare sozialetan. Oraingo honetan, Parte Zaharreko beste taberna historiko baten txanda izan da: Giroki taberna.
Enbeltran kaleko 4. zenbakian kokatuta, Juantxo eta Danena mitikoen ondoan, ogitarteko eta pintxo goxoengatik da ezaguna. Eta, oraindik, turismora soilik bideratuta ez dagoen Parte Zaharreko tabernetako bat da, auzoarekin lotura mantenduz.
Hamabi urtez izan dira egungo jabeak barraren beste aldean, eta zabaldu duten mezuan esan dutenez, “esperientzia polita izan da. Neketsua eta polita”. Honela, eskerrak eman dizkiete bezeroei eta bertan egindako lagunei.


