Bentaberri plazan bizikletentzako aparkaleku estali bat jarriko dute
Dbiziren geltoki bat.Donostiako Udala Donostiako Udalak Antiguako Bentaberri plazan bizikletentzako aparkaleku estali bat jartzeko lanen kontratazio espedientea onartu du. 116.014 eurokoa da aurrekontua, eta hiru hilabeteko epea ezarri dute lanak egiteko.
Aparkalekua sortzeko, plazako lokal baten 88,34 metro koadro erabiliko dituzte. Guztira, 56 bizikleta hartzeko lekua izango du. Alde batean, altuera bikoitzeko 28 postu izango ditu, eta beste aldean, orgadun bizikletentzako gune bat, sei postukoa. Erdiko gunean, berriz, 22 postu egongo dira altuera bakarrean —horietako sei karga elektrikorako—.
Aparkalekuak Dbizi Parking sistemaren baitakoa izango da. Bizikletentzako aparkaleku seguruen udal sarea, dagoeneko 198 plaza dituena autobus geltokian (110), Pio XII.ean (50) eta Loiolako zeharbidean (38).


