Eldenseren aurka ariko da Reala, kopako final-hamaseirenetan
Realaren eta Reusen arteko partida.Reala Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa egin dute, eta Realak Eldense gainditu beharko du aurrera egiteko. Neurketa hilaren 16an, 17an edo 18an jokatuko da Nuevo Pepico Amat futbol zelaian.
Eldako (Alacant, Herrialde Katalanak) taldea Lehen Federazio Mailan dago, aurreko bi denboraldietan bigarren mailan jokatu ondoren. Ligan ez dabiltza oso ondo, eta beraien multzoko hamargarren postuan daude.
Hirugarren kanporaketa izango da txuri-urdinentzat. Aurretik, Negreira galiziarrak (0-3) eta Reus kataluniarrak (0-2) gainditu ostean.


