Ondarretako pasealekua konpontzeko epea berretsi du udalak
Ondarretako hondartzako eskailera hondatua.Xalba Ramirez Azken egunotako itsasaldiek are gehiago kaltetu dute Ondarretako pasealekuko horma, lanek aurrera jarraitzen duten bitartean. Horrela ere, datorren udarako konponduta eta prest egongo dela berretsi du Jon Insausti alkateak: “Konponketak ez dira atzeratuko, konpondu beharreko eremuan gertatu direlako kalte berriak”.
Gogoratu behar da duela hilabete inguru hondartzaren erdialdeko eskailerak hondoratu zirela, Irutxulo pasealekuko horman agerturiko arrakalekin batera. “12o metro inguruko eremua da kalteturikoa. Egin genuen analisia egokia izan zen, eta premiazkotasunarekin asmatu genuen”, esan du Insaustik.
Udalak azaroaren 18an adjudikatu zizkion Moyua enpresari konponketa lanak, 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin.


