Ponpoxita arropa dendak ere, agur
Ponpoxita arropa denda, Sarriegi plazan.San Sebastian Shops Ohitura bihurtzen ari da azkenaldian hiriko denda eta tabernak ixtea. Itxieraren berri eman duen azkena, Ponpoxita arropa denda da; tamaina handiko arropan espezializatua zegoen, eta itxieragatik likidazioa iragarri berri du. Hamar urte egon da Parte Zaharreko Sarriegi plazako 4. zenbakian.


