Osakidetzak Lehen Arretan murrizketak egingo dituela salatu du DOPAk
Groseko anbulatorioa. (Argazkia: Ancora) Azken urtetako Gabonen bueltan, murrizketak egin ditu Osakidetzak Lehen Arretan, eta aurten ere halaxe egingo dutela salatu du Donostialdea Osasun Publikoaren Alde (DOPA) plataformak; beren ustetan, murrizketa horiek Lehen Arreta “ahultzen” dute.
Ordutegietan murrizketak, zenbait egunetan eta jaiegun guztietan ixtea eta zenbait osasun zentrok medikurik gabe artatuko dutela salatu dute. Horrek guztiak itxaron zerrendetan eragina dauka, izan ere, ospitaleko larrialdiak gehiago betetzen dira eta horrek “asistentzia kaltetzea” dakar.
Salaketa hori protesta moduan egingo dute bihar (hilak 16) Groseko Anbulatorioan, 12:00etan.


