San Silvestre donostiarra, 40. aldiz
Aurten ere, Donostiako emakume eta gizon azkarrenak IRUTXULOKO HITZAren txapela jantziko du.
Udaletxean aurkeztu dute 40. San Silvestre donostiarra.Donostiako Udala 6.500 pertsona inguruk parte hartuko dute 40. San Silvestre donostiarra lasterketan, hilaren 31n. Gaur goizean egin dute edizio borobilaren aurkezpena, udaletxean. Amara Kirol Elkarte antolatzaileko arduradunek eman dituzte xehetasunak, Iñaki Gabarain Kirol zinegotziarekin eta Jon Insausti alkatearekin batera.
Hiriko lasterketa herrikoi eta estimatuenetako izaten jarraitzen du. Aurten, 5.500 pertsonak eskuratu dute dortsala helduen probarako, eta 630 inguruk San Silvestre txikirako.
Ibilbideak ez du aldaketarik izango. Irteera eta helmuga Amara auzoan izango du (Easo kalea, 6), Eusko Trenbideak geltokitik gertu, eta 7,9 km inguruko distantzia. Lasterketa 14:00etan hasiko da eta hiriko kale nagusiak zeharkatuko ditu, parte hartzaileei eta ikusleei urteari agur esateko giro paregabea eskainiz. Korrikalariaren dortsalak eta poltsak hilaren 30ean jaso ahalko dira Amarako frontoian.
Aurten ere, Donostiako emakume eta gizon azkarrenak IRUTXULOKO HITZAren txapela jantziko du. Iaz, lasterketa bera irabazi zuten bi korrikalariek eskuratu zuten: Sara Alonso eta Martin Segurola donostiarrek.
San Silvestre txikia
Aipatu moduan, bosgarren San Silvestre txikia hilaren 27an izango da, 15 urtetik beherako haur eta gaztetxoentzat, hainbat kategoriatan banatuta. 14:30ean banatuko dituzte dortsalak, Arroka plazan, eta 16:00etan abiatuko dira, Autonomia kaletik. Asfaltoan egingo dute korrika, Autonomia, Pedro Egaña eta Easo kaleen artean.


