San Tomas egun euritsuaren irudi bilduma
Eguraldi petralak goizetik eguerdira bitarteko giroa hoztu badu ere, eztarria ere busti eta gorputza berotu dute herritarrek.
San Tomas egunaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek.Joseba Parron San Sebastian Iragarritakoa bete da: euria, haize zakarra eta hotza. Eguraldiak nabarmen baldintzatu du Donostiako San Tomas eguna. Dena dela, horrek ez du zeharo zapuztu askoren asmoa. Baserritarrez jantzi, euritakoak hartu eta egunari aurre egin diote herritarrek.
Parte Zaharrean, Plaza Berrian, Erdialdean, Gipuzkoa plazan eta inguruetan ibili dira santomasez gozatu nahi izan dutenak. Aterpeak, arkupeak, tabernak, autobus geltokia, eta, oro har, babeslekuak izan dira estimatuenak, aterkiekin ez delako nahikoa izan.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatu du goizetik eguerdira bitarteko giroaren irudi bilduma:


