Txofre plazako aterpeetan babestu dute Groseko San Tomas eguna
Groseko San Tomas eguna.Inaxio Esnaola Euria zegoen iragarrita, eta zeruari begira zebiltzan Groseko San Tomas eguneko antolatzaileak. Garaiz muntatu dute dena, eta beste urtebetez ospatu ahal izan dute. Hori bai, Txofre plazako aterpeen babesean.
Hain zuzen ere, aterpeetan kokatzen dira postu guztiak, eta, eskerrak. Zuhaiztiko haurren dantza emanaldia arkupeetan bukatu dute. Modu batera edo bestera, goiz partean eguraldi txarrari iskin egin diote San Tomas eguna ahalik eta ondoen bizitzeko.
Hauxe duzue irudi bilduma:


