Reala kopako final-laurdenetarako sailkatu da
Txuri-urdinek aise gainditu dute Deportivo, Coruñan jokaturiko final-zortzirenetako partida bakarrean (1-4).
Realeko neskak Deportivoren kontrako gol bat ospatzen.Reala Urtea sasoi onean bukatu du Realeko nesken taldeak. Espainiako Kopako final-laurdenetara sailkatu ziren atzo Deportivo mendean hartu ondoren (1-4). Ligan gertatu moduan, txuri-urdinek haien nagusitasuna erakutsi zuten Coruñako taldearen berdegunean. Ednak bi gol egin zituen, Intzak bat eta Lucia Rodriguezek beste bat. Realeko mutilek, berriz, berdinketa triste batekin itxi zuten urtea, Levanteren zelaian. Neurketa txarra jokatu ez zuten arren, luzapenean txuri-urdinen kontra adierazitako penalti zalantzagarri batek eragin zuen etsipena. 2025 urte ahaztezina bukatzeko modu krudela izan zen.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen esanguratsua eskuratu zuen ostiralean Valladoliden pistan (19-38), eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen dute. Tchaptchet bederatzi golekin eta Ogonovszky seirekin erabakigarriak izan ziren urteko azken neurketa erosotasun osoz irabazteko. Urtarrilaren 2an bueltatuko dira lehiara, Euskal Kopa jokatzeko.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek porroten bolada eten ezin da dabil. Hirugarrena jarraian galdu zuten larunbatean, Gaskan, Leganesen aurka (60-73). Guztiz kontrakoa da Gipuzkoa Basketen momentua. Bosgarren neurketa jarraian irabazi zuten Ourenseren pistan (77-89). Sailkapen nagusiko ohorezko postuei begira jartzen hasiak dira.
EMAITZAK
Futbola
Emakumezkoen kopa, final-zortzirenak
- Deportivo 1 – Reala 4
Gizonezkoen liga, 17. jardunaldia
- Levante 1 – Reala 1
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 13. jardunaldia
- Valladolid 19 – Bera Bera 38
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Ibaeta Basket 60 – Leganes 73
Gizonezkoen bigarren maila, 13. jardunaldia
- Ourense 77 – Gipuzkoa Basket 89


