Edna Imadek eta Violeta Quilesek ez dute Realean jarraituko
Edna Imade eta Violeta Quiles, Realaren kamisetarekin.Reala Realak emakumezkoen taldea indartu beharko du ligako bigarren itzuliari eta kopari aurre egiteko. 2025. urtea bukatu aurretik, Edna Imade aurrelari nigeriarraren agurra iragarri zuen klubak. Aldiz, 2026a hasi berri denean, Violeta Quiles hegaleko jokalari murtziarrak ere kluba utziko duela jakinarazi dute,
Imade pasa den uztailean iritsi zen Donostiara, Alemaniako Bayern Munich taldeak utzita. Ordutik, maila paregabea eman du txuri-urdinek, eta zortzi gol egin ditu. Hori dela eta, alemaniarrek lagapen akordioan zegoen klausula aktibatu, eta neguko merkatuan berreskuratuko dute. Hilaren 10ean jokatuko du azken partida Realarekin, Atletico Madrilen aurka.
Quiles, berriz, iragan sasoian fitxatu zuen Realak. Liga maila onean hasi ondoren, iazko otsailean, eskuineko belauneko lotailu gurutzatua puskatu zuen. Ondorioz, hilabeteak eman ditu berreskuratze prozesu batean. Behin erabat osatuta, klubak eta jokalariak adostu dute ekainera bitarte zuen kontratua bertan behera uztea.
Horiek horrela, Arturo Ruiz entrenatzaileak etxeko jokalariekin eta kirol zuzendaritzak ekar ditzakeen ordezko jokalariekin osatu beharko du emakumezkoen lehen taldea.


