Ehunka lagunek erosi dute Caritasen opil solidarioa
Zazpigarrenez, Errege egunaren bezperan opil solidarioa ekimena egin du Caritasek.Maitane Aldanondo Eguberrietako ohitura bilakatu da jada Caritas elkarteko kideen errege opil solidarioa. Zazpigarrenez, Errege egunaren bezperan Gipuzkoa plazan egon dira errege opil zatiak saltzen, 3 euroan. Guztira, Gozoa gastronomia elkarteak prestatutako 1.500 anoa zituzten saltzeko eta 10:00etan hasita, asko izan dira lehen ordutik beren poltsa solidarioa eskuratu dutenak. Gozoa, Gipuzkoako Artisau Gozogileen elkartearen opil zatia eta sorpresak zituen barruan, eta horrez gain, txokolate beroa ere eman diete. Gainera, nahi izan dutenek, beren asmo onak idatzi eta kartoizko zuhaitzean zintzilikatzea izan dute.
Keinu solidario honekin bildutako dirua Caritas Gipuzkoako programa eta zentroei bideratuko dute, gizarte bazterkeria bizi dutenei laguntzeko. Errege opilaren bila joaterik izan ez dutenek edo gabe gelditu direnek, euren diru ekarpenak egin ditzakete Bizum bidez, 38029 zenbakian.


