Sora Ishikawak bat egin du Bera Berarekin
Sora Ishikawa jokalari japoniarra. Bera Bera eskubaloi taldearekin entrenatzen hasi da Sora Ishikawa jokalari japoniarra. Haren fitxaketa abenduaren 21ean iragarri zuen klubak, eta Bera Beraren historiako lehen jokalaria asiarra izango da. 2027ko maiatzera bitarteko kontratua sinatu du donostiarrekin.
Ishikawak 23 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta Norvegiako Molde taldetik dator maila ona eman ostean. Haren debuta larunbatean izango da, hilaren 10ean, Porriñoren kontrako ligako partidan (18:15).


