Reala Badalonaren aurka ariko da kopako final-laurdenetan
Realaren eta Badalonaren arteko ligako partida, iazko azaroan.Liga F Emakumezkoen Espainiako Kopako final-laurdenetako zozketa egin dute arratsaldean, eta Realak Badalona izango du arerio. Hau da, txuri-urdinek etxean jokatuko dute kanporaketa, eta, otsailaren 3an izango da. Aurkari zailagoa egokitzeko aukerak zituen, baina zortea alde izan du talde donostiarrak.
Txuri-urdinek iazko azaroan jokatu zuten Badalonaren kontrako ligako partida, eta irabazi egin zuten (0-2).


