Realak Osasuna hartuko du Anoetan, kopako final-zortzirenetan
Realaren eta Osasunaren arteko partida bat.Reala Espainiako Kopako final-zortzirenetako zozketa egin dute asteazken eguerdian, eta Realak Osasunaren kontra jokatuko du partida bakarreko kanporaketa, Anoetan. Neurketa datorren asteartean, hilaren 13an, jokatuko da, 21:00etan.
Beraz, euskal derbia jokatuko dute txuri-urdinek eta gorritxoek. Ligan elkarren aurka jokaturiko azken partida azaroa bukaeran izan zen, Sadar futbol zelaian. Orduan, Realak irabazi zuen, markagailuari buelta emanda (1-3).
