Sadiq Reala uztear da, azkenean
Umar Sadiq aurrelaria Reusi egindako gola ospatzen.Reala Itxura guztien arabera, Sadiq Umar aurrelariaren ibilbide txuri-urdina bukatzear da. Datozen ordu edo egunetan, haren agurra baieztatu dezake Realak. Izan ere, Valentziak fitxatuko duela diote hainbat kirol hedabidek. Hiru eta bost milioi euroren artean ordainduko lukete nigeriarrarengatik. Gogoratu behar da klub txuri-urdinak hogei milioi eurogatik ekarri zuela Donostiara, 2022ko irailean.
Sadiqek ez du jarraikortasunik izan Realean. Iritsi eta hiru partida jokatu ostean, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Lesioa gainditzea lortu zuen, baina ez du entrenatzaileen konfiantzarik izan. Imanol Alguacilek pixkanaka baztertu zuen, eta gauza bera egin dute Sergio Franciscok eta iritsi berri den Pellegrino Matarazzok. Jokalariaren jarrera ere ez da eramangarria eta ulergarria izan. Hori dela eta, pasa den sasoian utzita aritu zen Valentziarekin, eta hara bueltatuko dela dirudi.
Guztira, bost gol egin ditu talde txuri-urdinarekin. Azkena, Espainiako Kopan izan zen, Reusen kontra jokaturiko kanporaketan. Penalti bidez egin zuen gola. Badirudi, azkena izango dela.


