Hamar urte Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako egitasmoa abiatu zutenetik, Euskaraldiaren aurrekarietako bat
Urtarriletik martxora, euskaraz bizitzea helburu zuen euskaldunen ahalduntze kolektiboko ariketa egin zuten Donostiako Egia auzoan. Mugarri izan zen egitasmo hori.
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako egitasmoko jardueretako bat, artxiboko irudi batean.Estitxu Zabala Gaurko egunez, duela hamar urte —2016ko urtarrilaren 8an—, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako euskaldunen ahalduntze kolektiboko ariketa mugarria abiatu zuten Egian, 2018an estreinakoz egin zuten Euskaraldiaren aurrekarietako bat izan zena.
Horrela, urtarrilaren 8tik otsailaren 26ra, eguneroko bizitza euskara hutsean egin zuten auzoko eragile eta taldeetako kideek, eta otsailaren 26tik martxoaren 4ra norbanakoek. Bizipenak biribiltzeko, Egia Euskaraz Eguna ospatu zuten martxoaren 12an. Egia Bizirik auzo elkartea, Trebeska dantza taldea, Porrontxo jaietako kideak eta Antxeta Ttan Ttakun izan ziren parte hartzaileetako batzuk.
Gerora, 2017an, Sustapeneko Argia Saria jaso zuen egitasmoak. IRUTXULOKO HITZAk egitasmoaren jarraipena egin zuen, eta hemen daukazue informazio gehiago.


