ARGIA saria jaso du 'Egian euskaraz bizi nahi dugulako' egitasmoak
Egia Euskaraz batzordeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektuari ekin zion urtarrilaren hasieran. Orduz geroztik, antzeko egitasmoak egin dituzte Añorgako bizilagunek eta Donostiako Piratek. Gerora, hainbat herritara zabaldu da. ARGIA saria jaso du egitasmoak.
Egiako hainbat eragilek zortzi astez, eguneroko bizitza euskaraz egin zuten auzoan, astebeteko txanden bitartez.
Ideia bera Lutxo Egia idazle bilbotarrak egindako esperientziatik hartu zuten Egiako bizilagunek. Den den, auzoan euskaraz bizitzeko egitasmoa Donostian gorpuztu da, eta badirudi zabaltzen ari dela.
Argia Sarien 28. edizioko irabazleak honakoak izan dira:
Prentsa: Ane Irazabal
Irratia: Amapola Morea irrati saioa (Oiartzun eta Antxeta Irratien artea egina)
Internet: Game Erauntsia bideo-jokoak
Ikus-entzunezkoa: Busti interneteko telebista saioa
Sustapena: Egia Euskaraz ekimena
Merezimenduzko saria: Imanol Urbieta
Erlazionatutako edukiaNorberaren mugak ere agerian utzi ditu Egiako esperientziak