'Maspalomas' filmak Espainiako Goya sarietarako bederatzi hautagaitza lortu ditu
'Maspalomas' filmeko pasarte bat. Euskal zinemak industrian duen pisua gero eta handiagoa dela nabaria da honezkero. Gaur aurkeztu dituzte hautagaitzak eta Los Domingos, Sirat eta Maspalomas dira hautagaitza gehien lortu dituzten filmak. Alegia, hirutik bi, Euskal Herrian eginak, eta horietako bat, Maspalomas euskaraz.
Film hoberenaren hautagaitza jaso du Maspalomas-ek eta Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga moriartitarrek zuzendari hoberenaren hautagaitza. Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Jose Ramon Soroiz donostiarrak, aldiz, gizonezko aktore hoberenaren hautagaitza jaso du.
Horietaz gain, Kandido Urangak taldeko aktorerik onenerako hautagaitza jaso du, eta filmak gidoi, argazki zuzendaritza, musika originala, zuzendaritza artistikoa, eta makillaje eta ile-apaindegi hoberenen hautagaitzak jasoko ditu.
Nagore Aranburu donostiarrak, gainera, taldeko emakume onenaren sarirako hautagaitza jaso du Los Domingos filmarengatik eta Elena Iruretak Sorda filmarengatik.


