Ibaeta Basket Zaragozaren aurka ariko da kopako final-laurdenetan
Ibaeta Basketen eta Zaragozaren ligako partida. Ligakoa kopan ez errepikatzen ahaleginduko da Ibaeta Basket taldea. Asteazken eguerdian egin dute kopako zozketa, eta Zaragozaren kontra ariko dira final-laurdenetan. Neurketa martxoaren 26an jokatuko da. Hain zuzen ere, elkarren aurka aritu ziren ligan, hilaren 7an, eta galdu egin zuten donostiarrek (52-46). Beraz, kopan dute aukera porrot hura ahazteko.
Kopako txapelketa Tarragonan jokatuko da martxoaren 26tik 29ra bitartean. Ibaeta Basketek kanporaketa gainditzen badu, Valentzia edo Ensino izango luke arerio finalerdietan. Finala, berriz, martxoaren 29an bukatuko da.


