Danborradetako errepertorioa txarangekin grabatu dute Joselontxosekoek
Joselontxos txaranga, 2022ko udako emanaldiak bukatu ostean.Joselontxos Joselontxos taldea San Sebastian egunari loturik dago bere sorreratik. Eta DNAn daramatena ezin hobeto borobilduko dute aurten: ikurrina jaitsieran parte hartuko dute. Baina ez hori bakarrik. Gaur bertan aurreratu dutenez, Joselontxoseko kideek danborradako kantuak grabatu dituzte, txarangarako.
Donostiako Danborradak hamabi melodia ofizial ditu, eta Joselontxos Txarangak azken hilabeteetan estudioan grabatu ditu guztiak. Gainera, Donostia Kultura Festakek melodia horiek eta txaranga-egituran egindako partiturak Danborradaren webgunean eskuragarri egongo dira bihartik aurrera, eta hurrengo egunetan Donostia Kultura Liburutegien Donostiatekan, Donostiako Musika Eskolaren webgunean, eta beste hainbat plataforma digitaletan ere jarriko dira.
Eneko Gomez txarangako kideak egin du aurkezpena: “San Sebastian egun baterako sortu ginen, eta orain, gure ekarpena egin nahi genuen”. Danbor eta upelez gain, txarangena ere badelako San Sebastian eguna: 19 orduz jotzen dute Joselontxosekoek hainbat danborradekin.
Honela, bada, sansebastienetako kantutegia berritu, eta txaranga formatuan grabatzea, haien buruentzat ez ezik, hiriarentzat opari ere bihurtu dute.
Bihartik aurrera egongo da udalaren webgunean eta datozen egunetan Joselontxosen plataforma digitaletan, izan Spotify edo Youtube.


