Astea Laburrean x 03
Hemen da aste honetako Donostiako informazioaren audio laburpena. Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean, astean behin, hiriak emandako albiste eta gertakarien laburpena egiten ari gara Astea Laburrean atalean, eta dagoeneko entzungai daukazue aste honetakoa.
Aste honetan, IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetarien eskutik, San Sebastian egunaren inguruko albisteak izan ditugu nagusi, nola ez, ate joka baitugu hiriaren egun handia. Baina ez soilik, noski; entzun pieza eta errepasatu asteak emandakoa!
Kolaborazioa ostiralero egiten dugu, eta Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean dago entzungai FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
