
Parte Zaharreko plazari bi aldiz kendu diote jatorrizko izena. Batetik, 1820an, 'Plaza de la Constitución' jartzeko, eta 1937an, 'Plaza del 18 de Julio' inposatzeko.

Donostiako Udalak 1926ko hilaren 19an egin zuen San Sebastian eguneko bandera igoeraren lehen ekitaldi ofiziala, Plaza Berriko udaletxe zaharrean. Mendea beteko da aurki, eta hiriak ohitura hura mantendu duen arren, 100 urtetan nabarmen aldatu da festa.

425 Kultur Elkarteak 'Donostiarren historia bat. Danborrada 1876-2026' argitalpena argitaratu berri du. Bertan, hiriaren festa nagusiaren historia gainbegiratu dute modu dibulgatzailean. Aurkeztu zutenean, gainera, aitzindari izan diren hiru danborrada omendu zituzten.

Realeko neskek Sevillan jokatuko dute, eta mutilek Bartzelona hartuko dute Anoetan. Ibaeta Basket eta Gipuzkoa Basket etxetik kanpo ariko dira.