Itxaso Martin, Irati Jimenez eta Kirmen Uribe, besteak beste, 'Mintza Lagun' zikloan izango dira
'Mintza Lagun' zikloaren aurkezpena, aldundiko prentsa aretoan. Gipuzkoako Aldundiak hirugarrenez antolatu du Mintza Lagun solasaldi zikloa. Desagertutako Lagun liburu dendaren balio sinbolikoa ardatz hartuta, ideiak trukatzeko eta kontrastatzeko topaketa da, egungo gaiei buruzko hausnarketa kritikoa egiten duten liburu egileekin izandako elkarrizketetan oinarrituta.
Hamar saio egingo dituzte urtarrilaren 29tik ekainaren 26ra bitarte, behin-behineko Koldo Mitxelena Kulturunean, Parte Zaharreko Santa Teresa komentuan. Askotariko gaiak jorratuko dituzte; identitatea, beldurra, zauria, irudimena, indarkeria, nostalgia eta adimen artifiziala.
Zikloan parte hartuko dutenen artean daude Itxaso Martin idazle donostiarra, Irati Jimenez eta Kirmen Uriberekin batera. Baita Aitziber Garmendia aktorea ere. Bestalde, aipatzekoa da Bob Pop, Isaac Rosa eta Monica Ojedaren partaidetza.
Hemen duzue egitaraua:
- Urtarrilak 29: Identidad, Bob Pop eta Alba Carballal. Moderatzailea: Gonzalo Torne.
- Otsailak 5: Zauria eta hitza, Itxaso Martin eta Aitziber Garmendia. Moderatzailea: Irati Iturritza.
- Otsailak 13: Etorkizuna bezpera da, Irati Jimenez eta Cira crespo.
- Otsailak 18: Nostalgia, Clara Ramas eta Isaac Rosa. Moderatzailea: Gonzalo Torne.
- Martxoak 4: Miedo, Santiago Gerchunoff eta Elvira Navarro. Moderatzailea: Gonzalo Torne.
- Apirilak 28: Adimen artifiziala ezinegonaren aurrean, Eduardo Apodaca eta Usue Mori. Moderatzailea: Harri X Fernandez.
- Maiatzak 21: Violencia, Rebeca Martín eta Monica Ojeda. Moderatzailea: Gonzalo Torne.
- Ekainak 4: Imaginación, Ana Fernandez-Cebrian eta Miqui Otero. Moderatzailea: Gonzalo Torne.
- Ekainak 18: Lerro Artean, Ana Jaka eta Aitor Gametxo. Moderatzailea: Hasier Larretxea.
- Ekainak 26: Beldurrak hitza hartzen duenean, Kirmen Uribe eta Hasier Arraiz. Moderatzailea: Esther Eizagirre.


