Punta-puntakoak eta ikusezinak
Donostiako etxeak.Joseba Parron San Sebastian Analogia erraza egin daiteke argazkiaren eta gure gizartearen artean: masa handi bat osatzen duten etxebizitza edo pertsona multzoa —batzuk klase altuagokoak eta beste batzuk baxuagokoak— eta gehiengo zabal horren gainetik dauden bizpahiru dorre, edo enpresari handi, edo agintari.
Tamalez, ordea, agertzen ez diren beste batzuk ere badaude; ikusezinak diren horiek. Donostian, irudiko etxebizitza masa hori duen hirian, 400-500 pertsona daude kale egoeran, argazki eta gizarte azterketa orokorretan ikusten ez badira ere.
Irudiko etxebizitza horien guztien artean, 14.000 bigarren etxebizitza inguru daude, 2.000 bat etxebizitza huts eta 1.300 bat etxe turistiko. Eta 400-500 lagun kale gorrian. Eta donostiar asko eta asko euren bizitza proiektuak hirian garatu ezinik. Badirudi, ordea, zenbaki horiek ere ikusezinak direla.
