Amara Berriko danborradak, iruditan
Katalin Erausoko danborradak bere ibilbidea osatu du eguerdi partean.Maitane Aldanondo Eguerdia baino lehenagotik danbor hotsak bueltatu dira Amara Berriko kaleetara. Lehenak, Goazen Errealakoak izan dira, eta haien atzetik, Katalin Erausok hasi du bere bidea. Martxa eta danbor hots alai artera batu dira geroxeago Irauli eta Mamelena Elkartea. Zenbait unetan elkartu eta anaitasunez jo dute elkarrekin, baikotzak bere bidea jarraitu aurretik.
Eguraldia lagun izan dute eta eguzkipean osatu dute lau taldeek beren ibilbidea. Atseden hartzeko garaia heldu zaienerako, abiatuak ziren Donosti Cupekoak. Hala, etenik ez du auzoa girotzen duten danborraden segidak.
Jarraian, goizak emandako irudiak:
