Antiguako danborradak, iruditan
Donostizarra gazte danborrada izan da goizean lehena Antiguako kaleak girotzen.Joseba Parron San Sebastian Donostia osoan ospatzen ari dira gaurkoan San Sebastian eguna eta edonon entzuten dira danbor eta upel hotsak, baina Antiguan, gainera, auzoko jaiak ospatzen ari dira egunotan eta, beraz, jai giroa bikoitza da.
Hain zuzen ere, Sansustene danborradaren eskutik, bandera igoera propioa egin zuten bart gauerdian, eta, ordutik, etengabeak dira Sarriegiren doinuak auzoan. Goizean goizetik, Donostizarra gazte danborradak girotu ditu kaleak, gaua luzatu dutenak zein lo ederki eginda kalera atera direnak alaituz. Horrez gain, asko izan dira goizean zehar auzotik ibili diren konpainiak: Jakintzako Loretope Gurasoen Danborrada, Istingorra, Xexene, Itxaspe, Otsoaren Ulua eta abar.
Joseba Parron San Sebastian argazkilaria bandera igoeran egon zen bart eta auzoan gora eta behera ibili da goiz osoan zehar, eta jarraian ikus dezakezue bere irudi bilduma:
