Ekialdeko danborradak, iruditan
Bidebieta danborrada, auzoko parkearen alboan.Inaxio Esnaola Donostiaren ertzetan ere entzuten dira danbor eta upel hotsak. Baita jo ere. Bazkalostetik iluntzera bitartean ibili dira kalez kale Altza, Bidebieta eta Intxaurrondo auzoetako danborradak. Hau da, ekialdekoak.
Horietako batzuen bidea konpartitu du hedabide honek. Intxaurrondoko Artzak Ortzeok eta Zulo Zahar, Altzako Kosakos eta Harri Berri Oleta —aurten bigarrenez atera dira—, eta Bidebieta danborra da, auzoa alaitzeaz arduratzen dena.
Jarraian ikus dezakezue irudi bilduma:
