Bera Berak ezin du huts egin Kanarietan
Ibaeta Basketek eta Realeko neskek zein mutilek etxean jokatuko dute asteburuan. Txuri Urdinekoek, berriz, batek kanpoan eta besteak Anoetan.
Bera Beraren eta Kanariar Uharteetako taldearen arteko partida, Gaska kiroldegian.Bera Bera Emakumezkoen ohorezko mailako liderra izaten jarraitzen du Bera Berak –27 punturekin—, baina gero eta gertuago ditu azpitik dituenak. Elxen aurka Gaskan galdu ostean, Kanarietan ariko dira bihar, 18:30ean. Hain zuzen ere, Kanaria Handia hirugarren sailkatuaren kontra jokatuko dute. Ligan bolada onena daraman taldea da —24 puntu dituzte—, eta, beraz, estu hartu beharko dituzte donostiarrek garaipena Donostiara ekartzeko. Dena dela, aipatzekoa da Atletico Guardes bigarren sailkatuak galdu egin duela —25 puntu dituzte—, eta haiekiko distantzia mantendu edo handituko duela Bera Berak.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek ezustekoa errepikatu nahi du Avenidaren aurka. Lehen itzulian, mendean hartu zituzten haien kirol kantxan (57-65). Biharkoa, berriz, oso bestelako neurketa izango da. Izan ere, sailkapen nagusian gainetik dute Salamancako taldea, garaipen bat gehiago dutelako. Azu Muguruzaren neskak garaipenen bolada berri bati ekin ezinda jarraitzen dute, aurreko jardunaldian Joventuten etxean galdu zutelako. Ordea, aukera paregabea dute arerio gogor bat berdintzeko sailkapenean.
Futbolean, Realeko lehen mailako bi taldeek etxean jokatuko dute. Neskek euskal derbia izango dute etzi, Zubietan (12:00). Eibarren kontra jokatuko dute, eta gipuzkoarren arteko derbia izanik, oso lehiatua izatea espero da. Txuri-urdinek sailkapen nagusiko hirugarren tokiari eusteko, ezinbestean irabazi beharko dute. Izan ere, Atletico Madril eta Tenerife ez daude aparte. Dena dela, Arturo Ruizek gidaturiko taldeak erakutsi du Edna Imade golegilea gabe, lehiakorra dela. Mutilek, berriz, Anoetan jokatuko dute, berriz ere. Osasunaren kontra kopan eta Bartzelonaren aurka ligan lorturiko balentriak gogoan, Europan maila ona ematen ari den Celta hartuko dute etzi, Anoetan (18:30). Galiziarrak ustez nekatuagoak egongo dira, baina konfiantzarik gabe, eta lehiak azken unerako utzi gabe, Realak urrezko beste hiru puntu eskuratzeko premia du.
Izotz hockeyan, pasa den asteburuko porrotak atzean uztea izango da Txuri Urdineko bi taldeen helburua. Mutilek Andorra talde ahularen bisita izango dute Anoetako izotz jauregian, bihar, 21:00etan. Aldiz, neskek Puigcerdaren izotz pistan jokatuko dute bihar, 21:30ean. Majadahondaren kontra gutxigatik galdu ondoren, garaipenaren bidera itzultzen ahaleginduko dira.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 16. jardunaldia
- Kanaria Handia – Bera Bera (bihar, larunbata, 18:30)
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 18. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Avenida (bihar, larunbata, 18:00)
Futbola
Emakumezkoen liga, 17. jardunaldia
- Reala – Eibar (etzi, igandea, 12:00)
Gizonezkoen liga, 21. jardunaldia
- Reala – Celta (etzi, igandea, 18:30)
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 16. jardunaldia
- Txuri Urdin – Andorra (bihar, larunbata, 21:00)
Emakumezkoen liga, 13. jardunaldia
- Puigcerda – Txuri Urdin (bihar, larunbata, 21:30)
