Gaua gaueko ziklokros kinkiarentzat
Ziklokros kinkia izenak berak dioena da, besterik ez.Asier Gonzalez de San Pedro San Sebastian bezperaren antzera, Antiguako San Sebastian jaiek ere badute bezpera moduko bat. Hau da, festen hondarrean egiten dena. Tira, hobeto esanda, lokatzetan eta belar artean. Hori Antiguako jaietako ziklokros kinkia da. Gaueko ibiltarientzat eta ausartentzat ezin aproposagoa.
Bart iluntzean errepikatu zuten auzoak estimatzen duen kirol jarduera, Pio Baroja parkean. Gaua gauekoentzat izan ohi den moduan, Antiguan, ziklokros kinkiarentzat izaten da. Eta, noski, parte hartzen duten prestuentzat eta ikusleentzat. Aurretik, giroa berotu zuten musika jartzaileek eta musikariek.
Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudi bilduma ikus dezakezue jarraian:
