Realak Sanse Complutense izango du arerio belar hockeyko kopan
Realaren eta Sanse Complutenseren arteko ligako norgehiagoka.Reala Belar hockeyko ligak azaroa bukaeran egin zuen ohiko etena, eta martxora arte ez da itzuliko. Espainiako Kopa, berriz, apirilaren 24tik 26ra bitartean jokatuko da Bartzelonako Junior taldearen kirol instalazioetan.
Gaur eguerdian egin dute kopako zozketa, eta Realak Sanse Complutenseren aurka jokatuko du final-laurdenetan. Ez da arerio erraza izango. Madrilgo taldea ligako sailkapenean, hirugarren tokian dago. Txuri-urdinak, berriz, zortzigarren postuan daude.
Gainerako hiru kanporaketetan talde hauek ariko dira elkarren kontra: Atletic Terrassa eta Egara, Taburiente eta Polo, eta Club de Campo eta Junior.
