Koloretsua eta jendetsua, beste behin ere
Kuadrillen bazkaria, Ibaetako frontoian.Asier Gonzalez de San Pedro Antiguako sansebastianak lehenago hasi eta geroago bukatzen dira. Urtarrilaren 16tik 25era, auzoko festez gozatzeko jarduera sorta ederra izan ohi dute. Berez, jaiak gaur bukatuko diren arren, atzo borobildu zituzten urteroko kuadrillen bazkariarekin.
Aurten ere, kolorez eta jendez bete da Ibaetako frontoia. Festetan bizitakoari hitz egiteko eta sansebastianak behar den moduan agurtzeko aukera izan zuten.
Jarraian topatuko duzue Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak osaturiko irudi sorta oparoa. Hau ere, koloretsua.
