Laura Hernandezek Bera Bera utziko du sasoi bukaeran
Laura Hernandez Bera Berako jokalaria.Bera Bera Bera Berak aldaketak izango ditu datorren denboraldian. Izan ere, bi dira dagoeneko jarraituko ez duten jokalariak. Klubak jakinarazi duenez, Laura Hernandezek taldea utziko du denboraldiaren bukaeran. Hau da, Donostiako eskubaloi taldearekin sei sasoi bete ondoren. Beste agurra, Lyndie Tchaptchet pibote nafarrarena, urtarrila hasieran iragarri zuten.
Elxeko jokalariak 29 urte beteko ditu maiatzean, eta 2020-2021eko denboraldian bat egin zuen Bera Berarekin. Alboko gisa hasi eta ezkerreko hegaleko bihurtuz bukatuko du Donostiako esperientzia. Orain arte, 192 partida jokatu ditu Bera Berarekin, eta 513 gol sartu ditu. Jokaturiko denboraldi bakoitzean lortu du titulu bat, gutxienez. Lau liga, hiru kopa eta lau Superkopa eskuratu ditu.


