Kristine Vitola letoniarra fitxatu du Ibaeta Basketek
Kristine Vitola saskibaloi jokalaria.Wikipedia Ligako bigarren itzuliari eta kopari aurre egiteko, Ibaeta Basketek taldea indartu du. Letoniako Kristine Vitola jokalaria fitxatu dute, saskibaloian eskarmentu handikoa. 34 urte ditu, 1,96 zentimetroko garaiera du eta barneko jokoan moldatzen da ondoen.
Rigan hasi zuen kirol ibilbidea 2009an, 18 urterekin, eta AEBetara egin zuen jauzia, Texasko unibertsitatean jokatzeko. Ondoren, Espainiako ligan aritu zen, Zaragozarekin eta Avenidarekin. Europako liga jokatzeko aukera izan zuen. Gerora, Turkian, Polonian eta Letonian jokatu zuen, 2019-2020ko denboraldian Avenida taldera itzuli zen arte. Hurrengo lau urteetan Grezian, Italian eta Mexiko aritu zen, eta 2024an Valentziak fitxatu zuen. Aldiz, iaz, Greziako Panathinaikos taldean aritu zen.


