Mikel Goti Kordoban ariko da, utzita
Mikel Goti erdilaria Negreirari kopan egindako gola ospatzen.Reala Neguko merkatua bukatzeko egun gutxi falta direnean, Realak beste mugimendu baten berri eman du. Mikel Goti erdilari bizkaitarrak Kordobarekin jokatuko du utzita, denboraldi bukaera bitarte. Hainbat hedabidek aurreratutakoa baieztatu du klubak. Gogoratu behar da Umar Sadiqek ere Reala utzi zuela Valentziarekin fitxatzeko.
Gorlizkoak ez du bere lekua egin txuri-urdinen lehen taldean. Haren aldeko apustua egin zuen Erik Bretos kirol zuzendariak eta Sergio Francisco entrenatzaile ohiak. Ordea, ez du minutu askorik jokatu, eta Espainiako Kopan bi gol egin eta txukun aritu arren, aulkitik ez da askorik altxa. Pellegrino Matarazzo entrenatzaile berriak argi adierazi zion ez zuela harekin asko jokatuko, eta, ondorioz, beste talde bat bilatu behar izan du. Baliteke Andaluziako taldean jokatzeko aukera gehiago izatea.
Realak ez du argitu joan-etorri gehiagorik egongo ote den, eta neguko merkatuaren epea otsailaren 2an bukatuko da. Jakina dena da Jon Karrikaburuk eta Arsen Zakharyanek ere ez dutela Matarazzoren konfiantzarik. Ikusteko dagoena da beste talde batera joango diren edo ez.


