Wesley Gassova erasoko hegalekoa fitxatzear da Reala
'Noticias de Gipuzkoa' egunkariak eta Matteo Moretto zein Fabrizio Romano fitxaketetan adituek aurreratu dute albistea.
Wesley Gassova Saudi Arabiako Al-Nassr taldeko jokalaria da. Realak neguko merkatuan mugitzea erabaki du, Take Kuboren hutsunea denboran luzatu daitekeelako. Japoniarrak min hartu zuen Bartzelonaren kontrako partidan, eta haren herrialdean da guztiz osatzeko. Haren ordez, klub txuri-urdinak Wesley Gassova brasildar gaztea ekarriko duela zabaldu dute Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Matteo Moretto zein Fabrizio Romano fitxaketetan adituek.
Wesley izenez ezaguna, erasoko eskuin hegalean aritzen da Saudi Arabiako Al-Nassr taldean —Cristiano Ronaldo du taldekide—, eta 20 urte baino ez ditu. Utzita ekarriko du Realak, fitxatzeko aukerarekin. Arabiarrek 2024an fitxatu zuten Corinthians talde brasildarrari 18 milioi euro ordainduta.


