Bi lagun atxilotu dituzte, droga trafikoagatik
Ertzaintzaren komisaria, Antiguan. Ertzaintza Bi gizon atxilotu zituen Ertzainak atzo goizean, beren ibilgailuan speeda aurkitu ondoren. Gidariak, gainera, positibo eman zuen droga testean, eta bikotekide ohiarekin lehentxeago izandako liskar batengatik ari ziren bere bila.
Substantzia zuri batu aurkitu zuten autoan, ustezko speeda, baita drogak kontsumitzeko tresnak ere. Beste lagunaren etxean, baita ere, 2,5 kilo speed aurkitu zituzten. Hala, droga trafikoagatik atxilotu zituzten biak.


