Itsasaldeko arriskua dela eta, abisu horia ezarriko dute datozen egunotarako
Olatuak Pasealeku Berrian. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, olatu handiak espero dira datozen egunotan eta, hori dela eta, abisu horia ezarriko dute asteazkenera bitarte, hainbat ordu tartetan.
Gaur (hilak 2), 15:00etatik 19:00etara ezarriko dute abisu horia; bihar, 03:00etatik 07:00etara eta, etzi, 04:00etatik 08:00etara. Horrela, ordu tarte horietan, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, eta oinezkoak “arretaz” ibiltzera deitu ditu udalak. Era berean, Santa Klara uharteko joan-etorrietan eta bisitetan “arreta eta arduraz” jokatzeko eskatu die udalak herritarrei, baita ohartarazi ere uretara sartzen diren pertsonek “haien erantzukizunpean” egingo dutela.


