Realaren negua joan da eta aldaketa gutxi izan ditu
Sydney Osazuwa bigarren taldeko aurrelaria, Realarekin.Reala Bukatu da neguko merkatua, eta Reala ez da erotu fitxaketak egiten. Etorritakoak baino gehiago dira kluba utzi duten jokalariak. Gizonezkoen lehen taldetik bi joan dira: Umar Sadiq Valentziara salduta, eta Mikel Goti Kordobara utzita. Aldiz, Wesley Gossova ekarri dute Al-Nassr-etik utzita.
Emakumezkoen lehen taldea, berriz, bi jokalarik uztea erabaki dute. Edna Imade Bayern Munichera bueltatu da, txuri-urdinekin utzita aritu ondoren, eta Violeta Quilesek zuen kontratua eten du.
Gizonezkoen bigarren taldeak ere ezusteko bi mugimendu izan ditu. Peru Rodriguez kapitainak kluba uztea erabaki du sasoiaren erdian, Cultural Leonesarekin jokatzeko. Aldiz, Sydney Osazuwa AZ Alkmaar-en ariko da utzita denboraldi bukaera bitarte.


