Lara Gonzalezek ohorezko lekua hartuko du Ibaeta Basketen historian
Lara Gonzalez Ibaeta Basketeko kapitaina.Ibaeta Basket Ibaeta Basketen hamaikagarren denboraldia egiten ari da Lara Gonzalez saskibaloi jokalari donostiarra. Bera da kapitaina eta taldearen oinarri sendoenetakoa. Hori gutxi balitz, klubaren historian letra larriz agertuko dira haren izena eta abizena. Izan ere, 282. partida jokatuko du asteburuan, eta Onintza Adurizekin batera, Donostiako taldearekin partaidetza gehien dituena izango da.
Larunbatean, hilaren 7an, Ibaeta Basketek Jairis hartuko du Gaska kiroldegian, 18:00etan. Gonzalez omenduko dutela aurreikusten da, eta, beraz, neurketa hunkigarria izango da berarentzat.
2012-2013ko denboraldian egin zuen debuta Donostiako saskibaloi taldearekin. Sasoi hartan igo ziren maila gorenera, EHU Gipuzkoa izenarekin. 2013-2014ko denboraldian, berriz, lehen taldean egonkortu zen, gaur arte.


