Finalerdi txuri-urdinak ziurtatzera
Realeko emakumezkoen taldeak Badalona hartuko du gaur Zubietan, kopako fina-laurdenetako partida bakarrean (19:00).
Realeko neskak gol bat ospatzen.Reala Atzo mutilek lorturikoa errepikatu nahi dute gaur Realeko neskek: Espainiako Kopako finalerdietara sailkatzea. Hau da, txuri-urdinez tindatzea finalaren atariko kanporaketa. Ordea, lehenik final-laurdenak gainditu beharko dituzte, eta, horretarako, Badalonari irabazi beharko diote, gaur 19:00etan, Zubietan.
Ondo baino hobeto ezagutzen dute talde kataluniarra, eta neurria hartuta dietela pentsatu arren, bolada onean iritsiko dira partida bakarreko kanporaketara. Beraz, Realak partida serioa eta eraginkorra jokatu beharko du kopan aurrera egiteko. Ligako aurrekaria presente izango dute, iragan azaroan, txuri-urdinek Badalona haren etxean menderatu zutelako (0-2).
Deialdiari dagokionez, Arturo Ruiz entrenatzaileak eskura izango ditu lehiari aurre egiteko gehien erabiltzen dituen jokalariak. Horiekin batera, aipatzekoak dira bigarren taldeko hiru: Azpirotz, Isasisasmendi eta Chacon. Horiek horrela, hamaikako honen alde egin dezake entrenatzaileak. Arrula espero da atean, eta atzeko lerroan, Lucia Rodriguez, Apari, Moraza eta Aiara. Erdian, berriz, Andreia, Paula Fernandez, Intza eta Cahynova. Azkenik, aurrera begira Lucia Pardok eta Lavogezek jokatzea aurreikusten da.


