Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, kopako finalerdietan
Joanekoa San Mamesen jokatuko da datorren astean, hilaren 10ean edo 12an, eta itzulerakoa Anoetan, martxoa hasieran.
Mikel Oiartzabal kapitaina Alavesi egindako gola ospatzen, Mendizorrotzan.Reala Gaur eguerdian egin dute Espainiako Kopako finalerdietako zozketa, eta Realak Athletic gainditu beharko du finalera iristeko. Beraz, euskal derbia izango dugu finalerdietan.
Gogoratu behar da ligan dagoeneko elkarren kontrako bi neurketak jokatu dituztela. Anoetan, Realak Athletic menderatu zuen (3-2), eta, San Mamesen, berdindu egin zuten duela gutxi (1-1).
Realak bost talde kanporatu behar izan ditu kopako finalerdietara iristeko: Negreira (0-3), Reus (0-2), Eldense (1-2) eta Osasuna (2-2; 4-3 penaltietan).
Beste finalerdian, Atletico Madrilek eta Bartzelonak neurtuko dituzte indarrak. Joanekoa Metropolitanoan, eta itzulerakoa, berriz, Bartzelonan.
