Lehenengo zartagin hotsak heldu dira hirira
Groseko Zurriola ikastetxeko kaldereroak.Xalba Ramirez Inauterien lehenengo iragarleak heldu dira Grosera. Asteburuan auzoz auzo ibiliko dira kaldereroak hiri osoan zehar. Atzo, arratsaldean, Groseko Zurriola ikastetxeko haurrek hartu zuten auzoa zartagin, mailu, kantu eta dantzekin. Aieten ere izan ziren kaldereroak auzoan zehar ostiral iluntzean. Gaur, berriz, Amara Berrin, Amaran, Herreran, Grosen eta Parte Zaharrean arituko dira hainbat konpainia kantuan eta dantzan, inauterien hasiera moduan
Groseko Zurriolako kaldereroak oso bereziak izan dira betidanik. Izan ere, guraso eta irakasle talde baten ekimenez, kaldererotako kantua euskaratu zituzten, eta, ordutik, ikastetxe eta konpartsa gehien-gehienetan euskarazkoak dira abesten diren kantu gehienak. Erreportaje honetan kontatu zuten nola sortu zen ideia.
