Bera Berak Valladoliden kontra jokatuko du kopako final-laurdenetan
Espainiako Koparen zozketa Donostiako Aquariumean egin dute.Javi Colmenero Espainiako Koparen zozketa egin dute gaur goizean, Donostiako Aquariumean. Maiatzaren 8tik 10era bitartean jokatuko da Illunben, eta Bera Bera etxeko talde gisa ariko da. Final-laurdenetan Valladolid gainditu beharko dute aurrera egiteko.
Donostiarrek irabaziko balute, Elda edo Sporting Errioxa izango lukete aurkari finalerdietan. Final-laurdenetako beste bi kanporaketak dira Kanaria Handia-Granollers eta Beti Onak-Atletico Guardes.


