Herrerako pabiloietan bizi diren berrehun bat pertsonak «kaleratze agindurik gabe» atera nahi ditu udalak
Herrerako pabiloien gunea Ertzaintzak itxita.Beñat Parra “Herrerako pabiloi abandonatu eta okupatuen egoera konplexua da”, aitortu du Jon Insausti alkateak, Tokiko Gobernu Batzorde ondorengo agerraldian. Eremuan “oraindik” 200 bat pertsona bizi direla eta horiek “kaleratze agindurik gabe” ateratzea nahiko lukeela esan du Insaustik.
“Jabetzak udalari eskatu zion eraikin horiek eraisteko baimena, eta eman genien. Dena dela, pertsona horiek atera behar ditugu pabiloiak botatzen hasi aurretik. Hori da konpondu behar duguna”, azaldu du alkateak.
100 plaza
La Sirenari ere erreferentzia egin dio Insaustik, guztira, 100 pertsona artatzeko lekua duelako. Gaur egun, 60 pertsona artatzen ditu han udalak, eta beste berrogeirentzako lekua legoke. Alkateak deitoratu du ez dagoela nahikoa lekurik Herreran bizi diren pertsona guztientzako: “Gainerako erakundeek eta udalerriek jarri beharko dituzte baliabideak. Izan ere, errealitateak gainditu egiten du gure esku-hartze gaitasuna”.
