Mikel Rodriguez erdilariaren kontratua berri du Realak
Mikel Rodriguez jokalaria eta Erik Bretos kirol zuzendaria, Zubietan.Reala Ez da kasualitatea Reala gizonezkoen bigarren taldeko jokalariak berritzen aritzea. Mikel Rodriguez erdilari getariarraren kontratua 2029ra bitarte luzatu du klubak.
Bigarren taldearen oinarrietako bat da, denboraldi ona egiten ari da bigarren mailan, eta etorkizuneko apustu gisa ikusten du Realak. 23 urte dituen arren, momentuz, bigarren taldearekin jarraituko du.
Urritik hona, bigarren taldeko sei jokalariren kontratuak berritu dituzte: Ekain Orobengoa, Dani Diaz, Jon Balda, Tomy Carbonell, eta Gorka Carrera. Klubak agerian utzi du harrobia dela oinarria, eta konfiantza duela behetik gora datozen jokalari horiengan.


